miércoles, 23 de marzo de 2011

IRUBELAKASKOA/ALKAXURI (martxoak 20)

 
Martxoaren 20an Iosu, Enrike, Uxue, Oihane eta Lur joan ginen Baxe-Nafarroara. Irubelakaskoa gaina Goi-Nafarroan egon arren, ibilbidea Bidarraitik abiatzen delako. Ibilbidea hasteko Bidarraitik iparraldera joan behar da, infernuko erreka zeharkatuz eta Sumos bordara helduz. Handik hasten da ibilbidea, eta nahiko gogor hasten da.
Altuera: 975m
Desnibel osoa: 1000m
Denbora: 5 ordu


Ordu erdian bidexkak Ezkietako harrietaraino eramaten daitu, eta hortik falta dena ikusten da. Hemen lehenengo kanpamentua ezarri genuen, eta Uxue eta Oihane gelditu ziren gure zain. 3 gizonok gora jo genuen.


Pago baso bat pasa ondoren, krestara heltzen gara, eta ordu erdiko bidea dago goraino. Oso ibilbide ederra da.


Hasi eta 2 ordu t´erdira goian gaude, 3 baino ez. Goitik bista ederrak daude: gorramendi, auza, iparla, artzamendi, larrun...


Hamaiketakoa jan ondoren, berriz ere behera, krestatik. Emakumeak gure zain daude.


Jaitsiera bide beretik egin dugu, eta emakumeak hartu ondoren beheruntz goan berriro. Aurrean Itxusiko harriak ditugu. Ederrak dira benetan


Gure bordara heltzeko zubi eder hau zeharkatu behar dugu, ibilbidea ederrago egiten duena. Benetan gomendagarria da mendi hau, Euskal Herriko ederrenetakoa, piramide perfektua eta exigentea. Beste bat arte Irubelakaskoa!
Bordara helduta, kotxea hartu eta Donibane Garazira joan ginen bazkaltzera, ederra da hiri hau ere. Ejerra da Baxe-Nafarroa!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario