viernes, 21 de enero de 2011

AIAKO HARRIAK: Irumugarrieta (806m), Txurrumurru (824m) eta Erroilbide (837m)

Urtarrilak 15: Endika, Dani, Eder eta Lur

Ibilbidea Arditurriko meatzetan hasi genuen (50m) 10:50tan, eta ibaian gora egin genuen basoko bidexketatik gora egiteko gero. Basotik gora egin genuen Txurrumurru eta Irumugarrieta arteko lepora ailegatu arte, bien tarteko kanaletik gora. hau izan zen zatirik gogorrena, pare bat ordu iraun zuena.

Kanaletik gora, bideetatik kanpo eta eskalada pausu batzuekin, batzuetan gaizki pasatu genuen kanalean gora egiteko, baina azkenean lortu genuen kanala igotzea.

Larrun mendia Aiako harritik. Ikuspegi zabala eskaintzen zuen ibilbideak, Landak, Pirinioak, kantauri itsasoa...

Kanala igo ondoren buzoirik gabeko gailur batera helu ginen, eta hemendik ikus daitezke Aiako Harriko 3 tontorrak: ezkerrean Irumugarrieta, erdian Txurrumurru eta eskuinean Erroilbide. 3 tontorren ibilbidean egin genuen, oso gomendagarria, hala ere pausu delikaturen bat badago, II+ bezala katalogatua dagoena, Txurrumurru eta Erroilbide tartean.

Oso irudi politak eskaini zigun eguraldiak eta mendi eder honek, non Euskal Herriko harririk zaharrenak baitaude, itsasotik lehen altxatu zirenak, granitozkoak.

Txingudiko badia ere ikus zitekeen. Ezkerrean Hondarribi, eskuinean Hendaia, eta bien tartean Bidasoa ibaia, tamalez eta hainbat gerraren ondorioz muga egiten duen ibaia.

"Paso de la Anilla", II+ bezala katalogatua. Txurrumurru eta Erroilbide tartean dago, guk jaitsi egin genuen, eta ez genuen aparteko problemarik izan. Bueno...

Anillaren paso hortatik Erroilbidera (837m) heldu ginen, hasi eta 3 ordura gutxi gorabehera. 3 gailurrak lortuta genituen jada, eta orain jaistea gelditzen zen (zatirik gogorrena). Irudian lehenbiziko gailurra, Irumugarrieta, Oiartzun, Irun eta Lesakaren arteko muga dena. Ordu eta erdi geroago Arditurrira heldu ginen berriz, ibilbidea bukatuaz. 16:30tan heldu ginen Arditurrira, beraz, 5:30ko ibilbidea egin genuen. Desnibel totala: 1000m. Gailurrak: Irumugarrieta (806m), Txurrumurru (824m) eta Erroilbide (837m). Iraupena: 5h30'

No hay comentarios:

Publicar un comentario