miércoles, 23 de marzo de 2011

IRUBELAKASKOA/ALKAXURI (martxoak 20)

 
Martxoaren 20an Iosu, Enrike, Uxue, Oihane eta Lur joan ginen Baxe-Nafarroara. Irubelakaskoa gaina Goi-Nafarroan egon arren, ibilbidea Bidarraitik abiatzen delako. Ibilbidea hasteko Bidarraitik iparraldera joan behar da, infernuko erreka zeharkatuz eta Sumos bordara helduz. Handik hasten da ibilbidea, eta nahiko gogor hasten da.
Altuera: 975m
Desnibel osoa: 1000m
Denbora: 5 ordu


AMAIUR, MARTXOAK 13

Martxoaren 13an, Iosu Uxue, Alazne eta Lur joan ginen Pirineoz hegoaldeko azken nafar lurren aldeko borroka gogorarazteko asmoz. 1522an gertatu zen Amaiurko gudua. Nafarren erresuma berreskuratzeko 3. saiakera zen, eta Noainen izugarrizko sarraskia egin ondoren 10.000 gaztelar Amaiurko herrira bertaratu ziren. Amaiurko gazteluan 200 nafar gudari gelditzen ziren soilik, gehienak 30 urtez beherakoak, eta Nafarroan ez zegoen armada profesionalik.
Amaiurko defendatzaileak gutxi eta eskarmentu gabekoak izan arren, nabarmentzekoa da bertan egin zen defentsa. Espainiar kronisten testigantzetan horri buruzko hainbat azalpen ematen dira.
Armada inperialak 16 artilleria pieza erabili zituen, baina gotortuek tinko eutsi zioten, bi kanioi eta kulebrina bat apurtzea lortu zuten. Erregeotdeak berak ere jasan zituen nafarren adorearen ondorioak, itxura denez bi harrikada jaso eta horietako bat hortzak apurtu zizkion. Esaten denez, testuinguru horretan bota zion Leringo kondeak Mirandakoari honako esaldia: "jauna, kontuan izan ezazu azken finean defendatzaileak nafarrak direla".
Azkenik, gazyelarrek dorre nagusia dinamitaz bota egin zuten, eta nafar gudariei errenditzera behartu. Gaztelarrek bizitza barkatzeko zina egin zuten, baina ez zuten bete, eta Amaiurko alkaidea eta bere semea gartzelan hil ziren zirkunstantzia arraroetan.

Napar askatasunaren alde Amayurko echarrian borroka egin zuten gizonai. Betiko argia. 1522
1522 Juan de Orbara, abad de Urdax. Jaime Vélaz de Medrano, alcalde del castillo de Maya. Miguel de Jasso, señor de Xavier. Luis Vélaz de Medrano. Juan de Jasso. Víctor de Mauleón. Juan de Aguerre, de Echalar

miércoles, 26 de enero de 2011

domingo, 23 de enero de 2011

viernes, 21 de enero de 2011

martes, 11 de enero de 2011

UDAKO TRABESIA

UDAKO TRABESIA: MONT PERDÚ (3400) eta VIGNEMALE (3300), 7 egun